Datozen udaberriko oporretan Laudioko txikienek Udalak antolatutako euskarazko Zinemaldia gozatu ahal izango dute Kasinoan apirilaren 22tik 26ra, 18:00etatik aurrera. “Opor hauetan denbora librea beste era batetara disfrutatzeko aukera da Zinemaldia, espero dugu herriko haurrek eta familiek disfrutatzea”, azpimarratu du Kultura zinegotziak Sonia Respaldiza.
Proiektatuko den lehen filma, “Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute”, abenturaz beterik egongo da etxeko txikienek ongi pasa dezaten. Bigarren saioan, apirilaren 23an, “Klara eta hazi magikoen misterioa” egongo da ikusgai Kasinoan, 6 urtetik gorakoentzat, eta hirugarrenean, apirilaren 24an, “Tony, Shelly eta argi magikoa”, 6 urtetik gorakoentzat ere. Hurrengo egunean, filmaren aurretik, lau urtetik gorako txikiek txontxongilo tailer bat izango dute Lamuzako liburutegian, 17:00etan, eta ordu bat geroago 8 urte baino gehiago dutenek “Basatiak” filma izango dute. Zinemaldia apirilaren 26an amaituko da “Zentral parkeko heroiak” publiko guztientzako filmarekin.
Gaztelekua zabalik udaberriko oporretan
Laudioko gazte eta nerabeek ere eurentzako ekintzak izango dituzte Udaberrilekuak programarekin, bai eta arratsaldez Gaztelekua euren eskura izango dute ere. Izan ere, zerbitzua ematen jarraituko da apirilaren 22tik 25era bitartean ohiko ordutegian: 17:00etatik 20:00etara ostegun, igande eta jai egunetan; eta 17:00etatik 21:00etara ostiral eta larunbatetan.