Udako GOLEM Verano zikloaren edizio berria sanferminak bukatu eta berehala hasiko da Iruñean, uztailaren 15etik abuztuaren 28ra bitartean. Programazioan, guztira 21 film proiektatuko dira, jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpidatziekin. Ohi bezala, hirunaka txandakatzen dira, sei egunetik behin, eta orduak ere txandakatzen dira. 5,80 euro balio du film bakoitzak.
Uda honetan, joan den urtarrilean zendu zen David Lynch zuzendari handiaren omenez egingo da edizioa; bere film nagusietako zazpi eskainiko dira, zehazki. Denboraldian zehar proiektatu ezin izan ditugun film luze batzuek, proposamen ausartegiak zirelako edo nahikoa gaitasun izan ez dugulako, osatuko dute programazioa.