Argizari Galdua diziplinarteko ekimen artistiko bat da, eta artearen eta heriotzaren arteko konexioa esploratzen du argizariaren erabilera sinbolikoa eginez, dolu-argizariaren arloko jakintzak eta tradizioak berrituz eta irundako argizariak eskuz eginez. Ikastaro honen bidez, ikerkuntza akademikoaren arlora hedatuko da ekimena, eta, horretarako, artearen historian, etnografian edo praktika artistikoan oinarriturik dauden hitzaldiak, topaketak eta proposamenak hartzen ditu barne. Lan prozesalaren eta ikerkuntza akademikoaren arteko gurutzaketa horretan, bi arloek aberasten dute elkar.
Ikastaroaren lehenbiziko edizioa 2024ko uztailean egin zen, Baionan, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdeko Unibertsitateen partzuergoaren mugaz gaindiko ikastaroen esparruan.
Oraingoan, ikastaroa Nafarroako Pirinioen bihotzean dagoen kulturgune batean eginen da: Kultur Ola. Ikastaroak parte-hartzaileei eta hizlariei aukera emanen die ikergaiari loturiko errituarekin lotura batzuk birsortzeko. Hori horrela, haren helburu bakarra ez da dolu-argizariari buruzko jakintzak transmititzea; izan ere, forma berriak sortzeko eta dolu-argizariaren eta mundu garaikidearen arteko elkarrizketa berritzeko ikuspegia irekitzen du artearen bidez.