Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Udako ikastaroa 2026: «…ez dezala zure ezker eskuak jakin zertan dabilen eskuinekoa». Arte-legatuak eta dohaintza-egileak

julio 1 - julio 3

Arte Ederren Bilboko Museoak egindako zabaltze-lan handia aurkeztuko du aurten, ehun urte baino gehiago dituen erakunde honen nortasun-ikurrik behinenetako bat ospatuz: bildumazaleen eta artisten legatuak eta dohaintzak. Izan ere, museoko funtsen % 60 baino gehiago dira. Gondra Barandiarán Fundazioarekin batera antolatutako Udako ikastaroaren zazpigarren edizioan, omenaldia egingo zaio museoari lotutako tradizio filantropiko berezi horri, eta, aldi berean, gaur egungo eta historiako beste eredu batzuekiko duen harremana erakutsiko da, ekarpen pribatuak arte-zentro publikoak sortzeko eta sostengatzeko duen balioaren erakusgarri.

Ponentzietan, artistek egindako zenbait legatu garrantzitsuri buruz hitz egingo da. Esaterako, Léon Bonnatek Baionari eta Jorge Oteizak Nafarroari egindakoez. Hizpide izango dira, halaber, zenbait bildumazalek egindako dohaintza bereziak (Lady Wallace, Plácido Arango, Patricia Phelps de Cisneros, María Josefa Huarte…). Era berean, liburutegien eta artxibo dokumentalen ikerketarako egindako ekarpen erabakigarria jorratuko da, Xabier Sáenz de Gorbeak eta Juan Manuel Bonet eta Monika Poliwkak egindako dohaintzak abiapuntu hartuta, besteak beste.

Azkenik, ikastaroan museoen Lagunen Komunitateen altruismoa –ez garrantzi txikiagokoa– ere izango da hizpide, adibidetzat hartuta Prado Museoaren Lagunen Fundazioak azkenaldian egindako ibilbide eredugarria, mundu osoko museo-erakundeentzat aztergai dena.

EGITARAUA

Uztailak 1, asteazkena
16:00etan
Akreditazioa
16:30ean
Aurkezpena
Miguel Zugaza. Arte Ederren Bilboko Museoko zuzendaria
17:00etan
Amor al arte, amor al país: el museo Bonnat-Helleu en Bayona*
Barthélemy Etchegoyen Glama. Baionako Musée Bonnat-Helleu zuzendaria
* Gaztelaniara itzulpenarekin

Uztailak 2, osteguna
10:00etan
El arte como bien común. Las donaciones de Plácido Arango a tres museos españoles
Alfonso Palacio. Museo Nacional del Prado-ko Kontserbazio eta Ikerketa saileko zuzendari ondokoa
11:00etan
Oteiza: el arte es un puente, una preparación para la vida con los demás
Elena Martín. Fundación Museo Jorge Oteiza Fundazio Museoa-ko kontserbadorea
Atsedenaldia

12:30ean
The Wallace Collection: El mayor regalo a la nación británica
Xavier Bray. The Wallace Collection-eko zuzendaria
16:00etan
Por amor al arte (moderno). Donaciones y legados de arte contemporáneo al Museo de Bellas Artes de Bilbao
Miriam Alzuri. Arte Ederren Museoko Arte Moderno eta Garaikideko kontserbadorea
17:00etan
Faro Santander. Una nueva luz sobre la bahía
Daniel Vega. Faro Santander-eko zuzendaria

Uztailak 3, ostirala
10:00etan
Encauzar la generosidad. Donaciones de los Amigos del Museo del Prado
Nuria de Miguel. Fundación Amigos del Museo del Prado-ko idazkari nagusia
11:00etan
Donación como catalizador: el caso de la Colección Patricia Phelps de Cisneros y el Museo Universidad de Navarra
Gabriel Pérez-Barreiro. Museo Universidad de Navarra-ko zuzendari artistikoa
Atsedenaldia

12:30ean
Solasaldia
Juan Manuel Bonet. Idazlea eta arte-kritikaria
Monika Poliwka. Arte historialaria
Miguel Zugaza. Arte Ederren Bilboko Museoaren zuzendaria

Informazio gehiago

Local

Iberdrola dorrea. Euskadi plaza, 5
Bilbao, Bizkaia 020 España