Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Udako ikastaroa Bilbao Museoan: «Arte-legatuak eta dohaintza-egileak»

julio 1 - julio 3

Arte Ederren Bilboko Museoak egindako zabaltze-lan handia aurkeztuko du aurten, ehun urte baino gehiago dituen erakunde honen nortasun-ikurrik behinenetako bat ospatuz: bildumazaleen eta artisten legatuak eta dohaintzak. Izan ere, museoko funtsen % 60 baino gehiago dira. Gondra Barandiarán Fundazioarekin batera antolatutako Udako ikastaroaren zazpigarren edizioan, omenaldia egingo zaio museoari lotutako tradizio filantropiko berezi horri, eta, aldi berean, gaur egungo eta historiako beste eredu batzuekiko duen harremana erakutsiko da, ekarpen pribatuak arte-zentro publikoak sortzeko eta sostengatzeko duen balioaren erakusgarri.

Ponentzietan, artistek egindako zenbait legatu garrantzitsuri buruz hitz egingo da. Esaterako, Léon Bonnatek Baionari eta Jorge Oteizak Nafarroari egindakoez. Hizpide izango dira, halaber, zenbait bildumazalek egindako dohaintza bereziak (Lady Wallace, Plácido Arango, Patricia Phelps de Cisneros, María Josefa Huarte…). Era berean, liburutegien eta artxibo dokumentalen ikerketarako egindako ekarpen erabakigarria jorratuko da, Xabier Sáenz de Gorbeak eta Juan Manuel Bonet eta Monika Poliwkak egindako dohaintzak abiapuntu hartuta, besteak beste.

Azkenik, ikastaroan museoen Lagunen Komunitateen altruismoa –ez garrantzi txikiagokoa– ere izango da hizpide, adibidetzat hartuta Prado Museoaren Lagunen Fundazioak azkenaldian egindako ibilbide eredugarria, mundu osoko museo-erakundeentzat aztergai dena.

Ikastaroaren garapena: 

  • Aurrez aurre: Torre Iberdrola auditorioa (Euskadi plaza, 5. Bilbo)
  • Streaming: Ekainaren 29an, astelehena, modalitate honetan izena eman duten ikasleei dagozkien estekak bidaliko zaizkie, ikastaroaren garapena zuzenean jarraitzeko.

Izen-ematea: 

Ekainaren 22ra arte webgune honetan bertan.

Honako hauek hartzen ditu barnean matrikulak: ikastaroan parte hartzea, dokumentazioaren karpeta eta Deustuko Unibertsitateak emandako bertaratze-ziurtagiria.

Deustuko Unibertsitateak ziurtagiri akademikoa ere emango die (2 ECTS kreditu), izena eman ondoren, honako helbide elektroniko honetara eskaera bidaltzen duten interesdunei: cursodeverano@bilbaomuseoa.eus.

Ikasle zein langabetu modalitaterako, ezinbestekoa da dagokion dokumentazioa aurkeztea (unibertsitateko ikasle-txartela edo DARDE ziurtagiria), kopia fitxategi bakar batean bidaliz helbide honetara, PDF formatuan: cursodeverano@bilbaomuseoa.eus.  

Local

Bilboko Arte Eder Museoa
Museo Plaza, 2
Bilbao, Bizkaia 020 España