XVIII. mendeko aretoetatik bienal garaikideetara, erakusketa da museook eta bestelako erakunde artistikook erabiltzen dugun formatu nagusia, bai atzerabegirako ikuspegiak bai berrikuntzak ezagutarazteko, artistei eta artearen ideiei dagokienez.
Hizlari talde guztiz bikain batek –artistak eta museoen kudeaketan, kritikan, historian eta komisariotzan diharduten profesionalak– eramango gaitu fenomeno hori behatzera, eta, aldi berean, jardunbide garaikide onenekin bat egitera, eztabaida bat abiarazteko: erakusketa-formatuak eta arte-erakundeen programak egokiak dira oraindik, edo berritu egin behar ditugu?
Egitaraua, Miguel Falomir eta Anna Maria Guaschen hitzaldiekin hasiko da, eta Juan Ignacio Vidarte eta Miguel Zugazaren arteko solasaldiarekin amaitu.
Programa osoa hemen ikus dezakezu.
Ekainak 25, 26 eta 27.
Aurrez aurre edo streaming bidez.
Torre Iberdrola auditorioa (Euskadi plaza, 5, Bilbo).