XVIII. mendeko aretoetatik bienal garaikideetara, erakusketa da museook eta bestelako erakunde artistikook erabiltzen dugun formatu nagusia, bai atzerabegirako ikuspegiak bai berrikuntzak ezagutarazteko, artistei eta artearen ideiei dagokienez. Gaztelaniaz, sarritan “muestra” terminoa erabiltzen dugu “erakusketa” esateko. Izan ere, haren asmoa azaltzeko balia daitezke erro bera duten bi aditzek: artea erakustea (“mostrar”), eta, aldi berean, hura interpretatzeko modu bat demostratzea ikusleen aurrean, kritikotasunez.
Azken hamarkadetan, erakusketak izugarri hedatu dira, mundu osoan museo eta arte-gune berriak irekitzearen ondorioz. Efektu global horrekin batera, erakusketa-formatu berritzaileak agertu dira, teknologia digitaletatik eratorriak. Hizlari talde guztiz bikain batek –artistak eta museoen kudeaketan, kritikan, historian eta komisariotzan diharduten profesionalak– eramango gaitu fenomeno hori behatzera, eta, aldi berean, jardunbide garaikide onenekin bat egitera, eztabaida bat abiarazteko: erakusketa-formatuak eta arte-erakundeen programak egokiak dira oraindik, edo berritu egin behar ditugu?
Informazio gehiago: bilbaomuseoa.eus