Azken urteotan, euskararen ahozko jarduna aztergai duten hainbat lan egin dira euskal dialektologiaren eta soziolinguistikaren esparruetan; eta alde horretatik izan da aurrerapenik hizkuntza mintzatuaren ikerketan. Kontuan izanik euskara estandarrak ia 60 urteko ibilbidea duela, une interesgarria izan daiteke hizkuntzaren aldetik ahozko jardunek nolako bilakaera izan duten ikusteko eta euskara mintzatuaz zer berri daukagun azaltzeko.
Uda Ikastaro honetan, bi egoera bizitu dituzten hizkerak hartu nahi ditugu kontuan, bai Hego Euskal Herrian, bai Ipar Euskal Herrian ere: bizitasuna gorde duten hizkerena eta galera jasan duten hizkera zenbaitena (erronkariera, adibidez).
Helburuak
Ahozko hizkuntzari dagozkion ezaugarri nagusiak deskribatzea.
Euskalkien eta euskara estandarraren arteko harremanaz eztabaidatzea.
Euskara bizitasunez gorde den inguru batzuetako hizkeren lekukotasunak erakustea.
Euskalkiaren galera edota hizkuntzarena izan duten eremuetako testigantzak ekartzea.
Jarduera nori zuzenduta