Uda Ikastaro hau bi egunetan egingo da. Ikastaroari hasiera emateko, hitzaldi bat eskainiko da, galderak egiteko aukerarekin, eta jarraian, 0 eta 6 adin tarteari buruzko aurkezpenak egingo dira. Aurkezpen horiek laburragoak izango dira, eta bukaeran, mahai-ingurua egingo da hizlariekin; bertan, hizlariek ez ezik, bertaratutakoek ere parte hartzeko aukera izango dute. Bigarren egunak 6 eta 16 urte bitarteko tartea hartuko du, eta bost hitzaldik osatuko dute, aztergai den gaiaren hainbat alderdi jorratzeko. Amaitzeko, 2024ko azken ikasturtean abian jarri diren bi lanen aurkezpen txiki bana egingo dira.
Aurkezpenek interes nabarmena izango dute praktikan, eta esperientzien elkartrukea eta parte-hartze aktiboa sustatuko da; bai hizlarien aldetik, eta baita bertaratutakoen aldetik ere. Ikastaroa jarraitzen dutenek galderak egiteko edo hezkuntza estrategietan parte hartzeko aukera izango dute ikastaro osoan zehar, izan aurrez aurre nahiz modu birtualean.
Ikastaroan zehar aldibereko itzulpena izango da euskaratik gaztelaniara eta gaztelaniatik euskarara.
Hizkuntzaren garapenari eta nahasmenduei buruzko ezagutzaren hedapena erraztea.
Profesional, familia eta ikertzaileen arteko esperientzia trukea erraztea, hizkuntza nahasmenduak hobeto kudeatzen laguntzeko.
Aztertzen ari garen gaiaren egungo egoerari buruzko azterketa- eta eztabaida prozesu batean parte hartzea, egoera hobetu dezaketen ekimenak sortzen laguntzeko.
Ikasleak eta etorkizuneko profesionalak aztertzen ari garen gaiaren garrantziaz kontzientziatzea, eta ikasten eta ikertzen jarraitzeko interesa sustatzea.