Maurice Ravelen jaiotzaren 150. urteurrenaren harira, Uda Ikastaro honek artistaren eta haren musika ondarearen azterketa sakon eta diziplina anitzekoa proposatzen du. Bi egunetan, hizlari ezagunek hitzaldi eta tailerrak eskainiko dituzte bi ardatz nagusiren inguruan: ikuspuntu praktiko-interpretatiboa eta azterketa historikoa.
Alde batetik, Ravelen musikak planteatzen dituen erronka interpretatiboak jorratuko dira, musika interpreteei eta irakasleei beren obren ulermena eta exekuzioa aberasteko aukera emango dieten tresnak eta perspektibak emanez. Bestetik, azken aurkikuntza musikologikoak aurkeztuko dira, Ravel bere garaiko testuinguruan kokatuz, eta bere sorkuntza artistikoaren eta bere garaiko mugimendu kulturalen arteko loturak argituz.
Ikastaroa ikaskuntza eta elkartrukerako espazio gisa diseinatuta dago, eta Ravelen obran ikuspegi integratzaile batetik sakondu nahi duten eta musikan aritzen diren pertsonei, musika ikasleei eta musikazaleei zuzenduta dago; interpretazio praktika eta ikerketa historikoa uztartuko ditu.
Helburuak
Bere obraren ikuspegi praktiko-interpretatiboan sakontzea, bere musikak dituen erronka eta berezitasunak interpreteen eta irakasle espezializatuen ikuspegitik jorratuta.
Raveli buruzko azken aurkikuntza historiko eta musikologokoak analizatzea, musika-ekoizpena garaiko mugimendu artistiko eta kulturalaren testuinguruan kokatuta.
Interpreteen, musikologoen eta ikasleen arteko ideien trukea sustatzea, Ravelen lanen inguruan elkarrekin hausnartzeko espazio bat sortuta.
Ravelen konposizioen interpretazio sakonagoa eta arrazoituagoa egin ahal izateko tresna praktikoak eta teorikoak eskaintzea.
Ezagutza historikoa interpretazio prozesuan txertatzea, ikerketak musika exekuzioa nola aberastu dezakeen erakutsiz.
Jarduera nori zuzenduta