Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Udako ikastaroak 2025 UPV/EHU: «Gabriel Aresti 1975-2025»

junio 19 - junio 20

Gabriel Arestik ikuspuntu literariotik bide aberats, original eta emankorrak sortu zituen, eta euskalduntasuna ulertzeko modu berriak ireki. Bide-urratzailea izan zen, eta euskal literatura eta pentsamendu modernoaren oinarri eta erreferente zalantzagabea da.

50 urte pasatu dira Gabriel Aresti hil zenetik; eta mende erdiko tarteak esanahi berezia hartzen duela, UPV/EHUko Gabriel Aresti Katedrak eta Euskaltzaindiak Uda Ikastaro hau antolatu dute, hain zuzen, Gabriel Aresti eta haren lana hizpìde hartuta.

Gabriel Arestik ikuspuntu literariotik bide aberats, original eta emankorrak sortu zituen, eta euskalduntasuna ulertzeko modu berriak ireki. Bide-urratzailea izan zen, eta euskal literatura eta pentsamendu modernoaren oinarri eta erreferente zalantzagabea da. Gainera, gogoratu behar da 1953an Merkataritza Peritu ikasketak amaitu zituela Elkano Merkataritza Eskolan, gaur egun, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko atalean, eta 1957tik aurrera euskaltzain urgazle izan zela.

Ikastaroa antolatzen elkarlanean bildu dira Euskaltzaindia eta UPV/EHUko Gabriel Aresti Katedra, eta laguntzaile izan dira Bizkaiko Foru Aldundia, UPV/EHU eta Gabriel Aresti Kultur Elkartea.

Helburuak

Gabriel Aresti eta hura bizi izan zen garaia, 50eko hamarkadatik 70ekora, hobeto ulertzea.

Idazlearen lanak landu eta osatu zireneko testuinguru soziokultural eta ekonomiko-politikoa aztertzea.

Gabriel Arestiren lanaren inguruan gogoeta egitea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Local

Euskaltzaindiaren Aretoa
Plaza Barria, 15
Bilbao, Bizkaia 020 España