Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Udako ikastaroak 2025 UPV/EHU: «Hizkuntza Proiektuak ikas-egoeren markoan»

septiembre 15

EAEren Hezkuntza Legeak eta gure kurrikulum ezberdinek aspalditik zehazten dute hizkuntza trebakuntzaren helburua komunikatzeko gaitasuna dela, eta gaitasun hori eleanitza izan behar dela ezinbestean. Komunikaziorako gaitasun hori garatzeko, legeetan ere jasota dago nolakoa izan beharko litzatekeen ildo metodologikoa: ekintzetara bideratutako irakaskuntza, eta ikas-egoeretan oinarritutakoa.

Planteamentu didaktiko hau guztiz bat dator Interakzionismo Soziodiskurtsiboak aspaldi proposatu izan dituen hizkuntzen irakaskuntzarako oinarri didaktikoekin, eta Uda Ikastaro honetan planteamendu horren eta ikas egoeren proposamenaren arteko lotura zuzenak erakutsi eta aztertuko dira, ikastetxeetan komunikazio gaitasunaren irakaskuntza ikuspegi integral eta pragmatikotik diseinatu ahal izateko.

Helburuak

EAEko hezkuntza curriculumak zehazten dituen ikas-egoerak Lehen Hezkuntzako geletara eramateko bideak proposatzea.

Gure lurraldeko hizkuntza ofizialak eta atzerriko hizkuntzak gainerako arloekin integratzeko proiektu integraletan trebatzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Irakasleak

Local

EHUkultura Bizkaia (Bizkaia Aretoa)
Avenida Abandoibarra, 3
Bilbao, Bizkaia 020 España