Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Udako ikastaroak 2026 EHU: «Genealogia feministak artxiboetan: ikerketa, memoria eta kanonaren berridazketa»

junio 25 - junio 26

Mintegi honek hausnarketa kritikorako eta topaketa profesionalerako gune bat eskaintzen du feminismoarekin eta praktika artistiko garaikideekin lotutako artxiboen eta dokumentazio?zentroen inguruan. Bi jardunaldietan, erreferentziazko espezialistek emandako hamar hitzaldi eta eztabaida kolektiborako bi saiotan funtsezko gaiak jorratuko dira, hala nola sortzaileen artxiboak eratu, kontserbatu eta aktibatzea; ikuspegi feministatik egindako ikerketaren eta ezagutzaren ekoizpena; genero?alborapenak sistema algoritmikoetan eta adimen artifizialetan; eta politika dokumentaletan metodologia feministak nola txertatu.

Mintegiaren helburu nagusia museoen, unibertsitateen, dokumentazio-zentroen, kolektibo feministen eta eragile teknologikoen arteko zeharkako elkarrizketa artikulatzea da, ondareari aplikatutako politika dokumentalei eta metodologia feministei buruzko ikuspegi zabala eta diziplinartekoa bideratuz. Programazioak praktika berritzaileak eta erreferentziazko ereduak azpimarratzen ditu, artearen eta kultura garaikidearen esparruan emakumeen memoriak nola eraikitzen, zaintzen eta zabaltzen diren birpentsatzen laguntzen dutenak.

Helburuak

  • Artxibo, bilduma eta dokumentu-funtsei aplikatutako ikerketa-metodologiak genero-ikuspegitik aztertzea.
  • Sortzaile eta praktika feministen artxiboekin lan egiten duten museoetako eta nazioarteko zentroetako azterketa-kasu garrantzitsuak aurkeztea.
  • Digitalizazioak eta teknologia berriek artxibo feministen kudeaketan, zaintzan eta hedapenean planteatzen dituzten erronkak eta aukerak identifikatzea.
  • Adimen artifizialen algoritmoetako genero-alborapenei eta horiek dokumentu-ondarea katalogatzeko, zaintzeko eta irisgarriegiteko prozesuetan duten eraginari buruzko hausnarketa kritikoa egitea.
  • Ikertzaile, artxibozain, museoetako arduradun, artista eta kultura-eragileen arteko elkartruke profesionala sustatzea, lankidetza-sareak indartzeko.
  • Bazterretatik sortzen diren narratibei eta haiek artearen eta pentsamendu feministaren historia berridazteko egiten duten ekarpenari buruz hausnartzea.
  • Artxibo eta dokumentazio-zentroetarako ekintza-ildoak eta politika instituzionalak ikuspegi feministatik proposatzea ahalbidetuko duen eztabaida-esparru bat sortzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak

 

Local

Online eta Artium Museoa
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España