Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

UdaTXAO! Art, Music & Chill (Irun)

septiembre 20

Irungo Udaleko Gazteria arloak, GazteARTEan, jakinarazten du datorren larunbatean, hilak 20, Sargia parkean aurreikusita dagoen «UdaTXAO! Art, Music & Chill» Festibalak bere jarduera eramango duela Urdanibia plazako ingurura.

Horrela, DJ saioa eta kupula, kandela eta kaligrafia tailerrak Ospitale Zaharrean egingo dira, eta Morochosen kontzertua Urdanibia plazan. Nabarmentzekoa da ordutegiak aurkeztu ziren bezala mantenduko direla, honako programazioaren arabera:

18:00-20:30 | DJ saioa

Arratsalde osoan, Amets San Millán Muchachaderdiablo binilo hautatuak jartzen arituko da: reggae, funky eta disko nahasketa bat eta erritmo dantzagarri amerikarrak.

18:00 eta 19:15 – 20:30 | Kupula tailerra

Nora Loidi irundarra Ixkin Berdea proiektuaren sortzailea da, eta, hari esker, parte hartzaileek kupula batean baso bat sortzen ikasiko dute: pausoz pauso, ekosistema txiki bat sortzen irakatsiko die, material naturalak, likenak eta lore tratatuak erabiliz.

Ordubeteko bi saio emango ditu, eta ez da beharrezkoa parte hartzaileek esperientziarik izatea.

18:00 eta 19:15 – 20:30 | Kandela tailerra

Marina Zayas Marzaycas-en eskutik, parte hartzaileak artisautzaren eta sorkuntzaren munduan murgilduko dira, argizariaren erabilerari buruzko ezaupide teorikoak eta praktikoak konbinatuta.

Lehenengo, argizari motak ezagutuko dituzte (soja argizaria, erle argizaria, etab.), eta bakoitzaren ezaugarriak, erabilera nagusiak eta abantailak. Era berean, testura eta kolorea bereizten ikasiko dute, fusio puntua kontuan izanda, baita lan bakoitzerako argizari motarik egokiena aukeratzen ere.

Jarraian, argizaria berotzeko teknikak ikasiko dituzte, modu seguru eta efizientean, eta haiek sorkuntzarako erabiltzeko aukerak.

Saio praktikoetan, berriz, beren konbinazio propioak diseinatuko dituzte, koloreen, usainen eta apaingarrien arteko harmonia landuta.

Ordubeteko bi saio izango dira, eta parte hartzaileek kandela original eta pertsonalizatuak fabrikatuko dituzte, argizari soja, ontzi bereziak, eta apaingarri naturalak (laranja deshidratatuak, kanela, lore lehorrak…).

18:00-20:15 | Live Art

Ainhoa Gordo irundarra kaligrafian eta diseinuan espezialista da, eta, duela hamar bat urte, bere kontu hasi zen lanean, bere betidaniko hiru zaletasun bat eginda: kaligrafia, ilustrazioa eta diseinua. Lan horretatik estudio txiki bat sortu zen: AG Caligrafía.

Gaur egun, ezkontza eta ekitaldietan lan egiten du batez ere, paper gauzak eta apaingarriak diseinatzen, pintatzen eta askotariko opariak idazten, eta, festibalaren egunean, akuarelak egiten ditu, 5-10 minutuan, festibalaren ezaugarri nagusiak ageri dituztenak, baita festibaleko arropa ere.

20:30 | Kontzertua

Morochos Juan eta Ignacio anaia biki madrildarrek 2020an sortutako bikote bat da, flamenkoa eta popa Karibeko eta Mediterraneoko doinuekin nahasten dituena eta, horrela, freskura eta alaitasuna transmititzen dituena.

Sare sozialetan biralizatu, eta hazten hasi zen taldea. Horri esker, lehen diskoa argitaratu zuen, Con poquitas cosas ser feliz (2022), eta, haren barruan, Vivir para mí eta Gozadera abestiak, eta, horrela, Espainiako agertokietan indartsu sartu zen. 2024an, berriz, De dónde vengo aurkeztu zuen: disko helduago bat, anaien sustraiak eta emozio sakonak omentzen dituena.

2025ean, bere eboluzioaren adierazgarri diren bi kanta kaleratu, eta etapa berri bati ekin dio. Bere muinari eutsi dio, baina bere espektro emozionala hedatu du, desamodioari, antsietateari eta ziurgabetasunari kantatuta.

Local

Urdanibia plaza
Irun, Gipuzkoa 045 España