
Akademiak ikerketa erabakigarriak egin ditu gure historiaren nondik norakoak argitzeko. Euskal Herrian, gainera, akademiaz kanpoko eragileek ekarpen baliotsuak egin dituzte. Egungo errealitate politiko-administratibo eta kultural hegemonikoak, ordea, ez du erraztu euskal ikerketa eta transmisio hori gizarte oinarrira hurbiltzea. Jardunaldi honetan, diziplinarteko eta euskal ikuspegi batez eta genero-alderdiei erreparatuz, parte-hartzaileak gure historiaren interpretazio problematikak eta Euskal Herria subjektu historiko gisa aztertu eta ezagutzeko tresnak eskuratuko ditu. Ezagutuko ditu, halaber, gure historiaren zein ondarearen berri zabaltzeko proposamenak, eta ezagutzak eta esperientziak partekatu ahal izango ditu ikertzaile eta dibulgatzaile euskaldunen komunitateko gainerako kideekin.