Artelan hauek «Falopioz harro» izenpean bildutako olio-pinturak dira.
Begirada kritiko bati heldu nahi dio, biluztasunaren, teknologiaren alienazioaren eta genero edo klase desparekotasunaren inguruan. Pentsamendu sakonaren galeraz ere hausnartzeko asmoa dauka, egungo gizarteak eragindakoa, non berehalakotasuna lehenetsi eta gizabanakoon zein bizitako uneen balioa «like» bilakatzen den. SorayArtek esku hutsezkoa marrazketaren arte tradizionalaren alde egiten du, geruzen bidezko pintzelaren margolaritza, orain modan ez dagoen lan lasai eta zorrotza. Margolan bakoitza parerik gabekoa da, bikoiztu daitekeen oinarri-eredurik gabe.