Uliako Auzo Elkarteak 50. urteurrena beteko du aurten. Hori dela eta, erakusketa bisual bat antolatu du partikularren eta artxiboen argazkiak bilduz, denboran zehar bidaiatu eta auzoaren gune esanguratsuen jatorria eta bilakaera modu didaktikoan ezagutzeko aukera emango duena.
Helburua, urteetan zehar herritar guztiek zaindu duten ondare immateriala agerian uztea da. Bere iraganari begiratu eta orainaz jabetzen den auzoa bakarrik izan daiteke bere etorkizunaren jabe.