Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Umore 2026: «Bonitos del norte»

marzo 8, 2026

2026ko Umore – Nazioarteko Komedia Jaialdiaren barne.

Omega3 kopuru handiko umore-showa, UMORE jaialdirako propio egindakoa.

Goyo Jiménez, Galder Varas eta Luis Piedrahita elkarrekin arituko dira lehen aldiz, eta misterio ulergaitz bat argitzen saiatuko dira: Zertaz barre egiten du iparraldeko jendeak? Hiru atun puska horiek beraien mendrezka nabarmenak disimulatzen saiatuko dira eta ordu eta erdiz mintzatuko dira, inolako ondoriorik ez ateratzeko. Berdin dio. Garrantzitsuena ez da helmuga, bidea baizik. Ordu eta erdiz barre eta algara egiteko aukera, hori bai, giza-arimari buruzko hausnarketaren batekin. Estatuko umorista onenetako hiru elkarrekin eta ondoen egiten dakitena egiten ikusteko aukera: umore osasungarria, proteinetan aberatsa, kolesterola eta triglizeridoak murrizten dituena. Nutrizioari buruzko oharra: bisigu-zatitxoak izan ditzake.

Local

Tabakalera eta Kursaal
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España