Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Umore 2026: Galder Varas eta Juan Dávila: «Arde Venecia»

marzo 4

2026ko Umore – Nazioarteko Komedia Jaialdiaren barne.

Arde Venecia maskara berriekin, egia berriekin eta bazterrak nahasten jarraitzeko gogo biziz datorkigu. Juan Dávilak eta Galder Varasek zuzenean mozorroa kentzera ausartzen diren gonbidatuen bisita jasoko dute: komikoak, aktoreak, musikariak eta pertsonaia publikoak… Galdera deserosoek, umore zorrotzak eta ezusteko aitortzek striptease emozional bihurtzen dute elkarrizketa, eta inor ez da ateratzen sartu den bezala. Fatxada nola eraisten den ikustea gogoko baduzu, presta zaitez: kapitulu berrietan, inoiz baino gehiago erretzen du Arde Veneciak.

Ongi etorri Arde Veneciak Madriletik kanpo egingo duen lehenengo saiora, esklusiban Umore jaialdiaren lehenengo edizioko egitarauaren barruan. Ausartzen al zara?

Local

Donostiako Principal Antzokia (Antzoki Zaharra)
DK. Kale Nagusia, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España