
2026ko Umore – Nazioarteko Komedia Jaialdiaren barne.
Komedia-eskola nazionaletik Espainiako buru zorrotz, orijinal, sortzaile eta… Arriskutsuenetako batzuk irten dira. Eta bada ordua haien neurrirako jaialdi bat izan dezaten. Estreinatu zenetik 140.000 sarrera baino gehiago saldu ondoren, ohorezko matrikula errepikatzeko ilusioz helduko dio ikastaro berriari Mentes Peligrosas-ek, erabat berritutako ikuskizun baten barruan. Ahaztu zaitez ikasle ohien bilerez: oraingo honetan, ez da iragana batzen gaituena, baizik eta denarekin hausteko eta benetan garrantzitsua den hori ospatzeko beharra… barrea, alegia!
Ikuskizun berria, bakarrizketa berriak, gag berriak… Mentes Peligrosas itzuli da barrearen festarik onena dela frogatzeko. Álex Clavero, Ana Morgade, David Cepo eta JJ Vaquero UMOREra datoz dantzatzera, afaltzera, edatera… Eta, batez ere, inoiz baino gehiago barre egitera. Buru bikainak, talentudunak eta arriskutsuak, berriro elkartuko direnak esperientzia berezi bat sortzeko.