
2026ko Umore – Nazioarteko Komedia Jaialdiaren barne.
Zer gertatzen da galbidean dagoen taberna bat eta JJ Vaquero elkartzen dituzunean? Etor zaitez erantzuna deskubritzera Sujétame el cubata filmaren proiekziora. Bere taberna, “El Erizo” salbatzen saiatzen den gizon baten istorioa kontatzen du; emazteak ezer jakin gabe, eta bere lagun komikoen “laguntzarekin” (ironia da, noski). Plan paregabea, porrot egitera destinatua, zeinetan azkenean agian emaztea bera izango den taberna itxiko duena.
Eta proiekzioa amaitu ondoren, ez zaitez eserlekutik jaiki: filmeko protagonista eta gidoilaria izango ditugu aretoan! Filmaren ondoren, mikroak irekiko ditugu, solasaldirako, eta JJ Vaquerori galdetu ahal izango diozu nola demontre idazten den horrelako erokeria bat, eta zein diren gidoiko esaldiak eta zein inprobisatuak. Barreak, zinema eta eztabaida. Ezingo duzu galdu, ezta?