Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Umore Azoka Leioa 2026: egitaraua

mayo 14, 2026 - mayo 17, 2026

Leioako Udalak abian jarri du Umore Azokaren XXVI. edizioko kartel ofiziala hautatzeko lehiaketa. Datorren urteko Azoka 2026ko maiatzaren 14tik 17ra ospatuko da.

Parte hartu nahi dutenek gehienez bi proposamen aurkeztu ahal izango dituzte, betiere originalak, argitaratu gabeak eta adimen artifizialaren bidez sortuak ez direnak. Teknika librea izango da, eta edozein diziplina artistiko onartuko da:

argazkigintza, ilustrazioa, marrazkia, besteak beste. Kartelak honako erakundeen irudiak jaso beharko ditu: UMORE AZOKA – LEIOAKO UDALA, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta INAEM (Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutu Nazionala).
Lanek euskarri digitalean aurkeztu beharko dira (JPG formatua, 300 ppp, 30×50 cm-ko neurriak, bertikalean) eta gutun-azal itxian helbide honetara bidali: Kultur Leioa, Jose Ramon Aketxe plaza 11, 4. solairua, 48940 Leioa (Bizkaia).

Aurkezteko epea 2025eko urriaren 6tik azaroaren 10era izango da. Proposamen bakoitzak lema bat eraman beharko du, egilearen sinadurarik gabe, eta gutun-azal itxi batean, lema bera erabiliz, egilearen datuak, curriculum laburra, harremanetarako telefonoa eta NANa jasoko dira.

Azaroan emango da ezagutzera kartel irabazlea, eta 1.400 euroko saria jasoko du. Horrez gain, 2026ko Umore Azokaren irudi ofiziala izango da, komunikazio- eta zabalkunde-euskarri guztietan erabilia.

Antolakuntzak bereziki baloratuko ditu azokaren filosofia islatzen duten eta kale arteen nazioarteko topagune erreferentzial gisa duen nortasuna transmititzen duten proposamenak.

Kartel lehiaketa – Oinarriak (PDF)

Local

Centro Carlos Santamaría -UPV/EHU
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España