Topaketa Noemí Trujillo idazlearekin. Slawka Grabowskak moderatutako hitzaldi-eztabaida.
Noemí Trujillo (Bartzelona, 1976) poeta, idazle, editore eta kultura-kudeatzailea da. Hamalau poesia-liburu baino gehiago argitaratu ditu, besteak beste: La Magdalena (2009), Lejos de Valparaíso (2009), La muchacha de los ojos tristes (2011) eta Este bosque inmenso (2021).
Poesiaz gain, kontakizun laburrak, haur eta gazte literatura eta eleberriak idatzi ditu. Nabarmendu daitezke Suzanne (2016), El amor tan temido (2017) eta Una noche de Reyes (2025), egunerokoa, saiakera eta narratiba uztartzen dituen lana.
Lorenzo Silva idazlearekin batera, Manuela Mauri inspektorea protagonista duen polizia-saila idatzi du: Nada sucio (2016), Si esto es una mujer (2019), La forja de una rebelde (2022), La innombrable (2024) eta baita El palacio de Petko (2017) eleberri distopikoa ere, 2215. urtean girotua. Bere lanek begirada intimoa, konprometitua eta gizatiarra erakusten dute.