Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«UN TRANVÍA LLAMADO DESEO»

febrero 14 - febrero 15

Un tranvía llamado deseo (1947) Estatu Batuetako XX. mendeko dramaturgiako puntako lanetako bat da, klasiko bikaina, eta gaur egun erabat modernoa eta garaikidea izaten jarraitzen du, lehen estreinalditik hirurogeita hamar urtetik gora igaro diren arren. Tennessee Williamsen maisulan honek Pulitzer Saria irabazi zuen Dramaren kategorian, eta Blanche DuBoisen eta Stanley Kowalskiren historia kontatzen du. DuBois handitasun-delirioak dituen Estatu Batuetako hegoaldeko dama bat da, berak asmatutako munduan bizi dena, pinpirina, harroa eta desorekatua; haren koinatu zakar Kowalski etorkin-klase proletarioko kidea da, garai hartan Estatu Batuetako gizartean gero eta eragin eta erabakimen handiagoa zuen klasekoa, alegia.

1951n, Elia Kazanek Un tranvía llamado Deseo filma zuzendu zuen, berak zuzendutako Brodwayko antzezlanean oinarrituta. Filmak sari ugari irabazi zituen, tartean emakumezko aktorerik onenaren Oscar saria, Blanche DuBois antzeztu zuen Vivien Leigh aktoreak jaso zuena. Orain, Arriagara iritsiko den antzezlana erreferentzia hartatik urrunduko da, nahita, historia liluragarri hori kontatzeko bide propioa egiteko.

Zuzendaritza eta egokitzapena: David Serrano.
Antzezleak: Nathalie Poza, María Vázquez, Pablo Derqui, Jorge Usón, Carmen Barrantes… eta oraindik baieztatu gabe dauden beste batzuk.
Eszenografia: Ricardo Sánchez Cuerda.
Argiztapena: Juan Gómez Cornejo (AAI).
Produkzioa eta banaketa: Producciones Teatrales Contemporáneas.

Detalles

Comienza:
febrero 14
Finaliza:
febrero 15
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2025/02/14/un-tranvia-llamado-deseo-/webkklik00-detalle/eu/

Local

Arriaga Antzokia
Arriaga plaza, 1
Bilbao, Bizkaia 020 España