Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Una historia de Bilbao» (estreinaldia)

octubre 23 - octubre 24

Dagoeneko itzuliko ez den Euskadi bati buruzko humorez eta nostalgiaz betetako ikuspegia.

Spielbergen Hook; David Bowiek antzezturiko Labirintoa; Dickensen Eguberri kanta… Emanaldi honek klasiko horiek guztiak biltzen ditu, eta, aldi berean, bat ere ez. Dagoeneko itzuliko ez den Euskal Herri industrial, herdoildu, peto-peto eta eder bati egindako omenaldi nostalgikoa da. Edozein auzotakoak, kalean, lokatzetan eta kaian ibili garen guztiak, hunkitzen eta zirikatzen dituen ikuskizuna.

Kutsatutako itsasadarren, pintaden, xiringen, bilbainaden, euskalkien eta arazo politikoen artean, bi aktorek euskal familia baten 100 urteko historia antzeztuko dute, arrotzak egingo ez zaizkigun hainbat pertsonaia interpretatuz. Zatoz eta egiguzu lagun gau liluragarri eta amaigabe honetan. Dena emango dugu agertoki gainean.

Fitxa artistikoa:

  • Zuzendaritza: Ramón Ibarra
  • Dramaturgia: Lander Otaola
  • Aktoreak: Asier Hormaza, Lander Otaola
  • Musika: Iñaki Maruri
  • Soinu-espazioa: Oizeder Mayo
  • Kartela eta argazkiak: Xabi Albizu, KOA films
  • Ekoizpena: Aitato Producciones
  • Lankidetza: Teatro Arriaga

Estreinaldia Arriaga Antzokian.

Local

Arriaga Antzokia – (Eliza Zaharra elkargunea)
Arriaga plaza, 1
Bilbao, Bizkaia 020 España