Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Una mirada atrás. El arte de equipar»

enero 29, 2026

Alfonso Garcíak zuzendutako Una mirada atrás. El arte de equipar dokumentaren proiekzioa Mendia eta Naturaren zikloaren baitan. Solasaldian hartuko du parte zuzendariak.

Eskalatzaileen %1a bakarrik ibiltzen da bide berriak ekipatzen. Bizitza guztia ekipatzen eman duten Euskal Herriko lau eskalatzaileren begiradaren bitartez, askorentzat ezezaguna den mundu batera hurbilduko gara. Haien bizitzak gurutzatu egiten dira, azken finean denok batzen gaituen zerbaiti buruz hitz egiten duen giza istorio bat eskaintzeko: pasioari buruz.

Local

Aiete Kultur Etxea + Okendo Kultur Etxea
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España