Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Unamuno Hendaian (1925-1930)»

mayo 8

Literatura jazarriak zikloa Miguel Unamuno idazle eta filosofoari buruzko hitzaldiarekin hasiko da, Itxaro Borda idazlearen eskutik.

Miguel Unamunok bost urte eman zituen Hendaian, borondatezko erbestean. 1925 eta 1930 bitartean Hotel Brocan bizi izan zen eta bertatik Alfontso XIII.a erregeari eta Primo de Rivera diktadoreari buruz idatzi zuen modu kritikoan. Gogoeta garaia ere izan zen, bere filosofian sakondu eta poesia landu zuena. Senideak eta lagunak hartzen zituen, tartean kazetariak eta kultur arloko pertsona ezagunak. Bere gutun eta artikuluetan Hendaiak erdiko tokia du. Hala ere, herrian nekez gogoratzen da Unamuno bezalako pentsalari bat bizi izan zela. Hitzaldi hau oroimen hori berpiztera dator.

Itxaro Borda idazlea, itzultzailea eta euskaltzaina da 2023tik. 1974an argitaratu zuen lehen poema, Herria aldizkarian. 1981ean Maiatz aldizkari euskal-frantsesaren sorreran parte hartu zuen. 2002an Euskadi Saria jaso zuen % 100 Basque eleberriagatik.

Local

Liburutegi Nagusia – Ekitaldi aretoa (San Jerónimo)
San Jerónimo, z/g
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España