
2D plataformen bideojoko bat garatzeko tailer praktikoa.
Oinarrizko mekanikak sortzen ikasiko duzu, hala nola, ibiltzea, korrika egitea, salto egitea, dash egitea, hiltzea, checkpoint-ak erabiltzea… eta ekintza bakoitzari soinu-efektuak gehitzen!
Zeure mundua diseinatzeko prest?
Unityren tailer honetan, etsaiei izkin egiteko joko arkade bat garatuko dute parte-hartzaileek. Proiektu hau gelan erabiltzen da Unityrako hastapen gisa eta, nahiz eta maila altuagoan eta denbora gehiagorekin, oso ondo funtzionatu ohi du motorraren oinarriak jartzeko eta bakoitzak bere gustuetara egokitzeko gaitasuna eskaintzen du.
Horrez gain, tailerrak gazteen pribatutasun eta segurtasun arazoak hartuko ditu kontuan eta bideo-jokoen erabilera segurua azalduko da.
Hizlaria: Iñigo González de San Román.