Cargando Eventos

« Todos los Eventos

UPV/EHUren Uda Ikastaroak 2025: «Ateak Ireki Dantzan – Dancing»

junio 30 - julio 1

Euskal kulturara hurbiltzeko eta bere baitan komunitatea egituratzeko tresna eraginkorra da euskal dantza; baina are indartsuagoa eta eraginkorragoa da diasporako euskaldunen artean. Beraz, bi komunitateak saretzeko eta euskal kultura sustatzeko aukera bikaina eskaintzen du gorputz hizkuntzak.

Hain zuzen, munduko plazan dagoen euskal komunitate sendo bat behar dugulako abiatu zen 2023an Ateak Ireki egitasmoa (www.ateakireki.eus). Diasporako gazteen eta Euskal Herrikoen arteko harremanak sendotzen laguntzea du helburu programa honek. 2023an eta 2024an, euskal jatorriko 40 gazte inguru etorri ziren Goierrira, eta hiru asteko egonaldia egin zuten bertako familiekin. Maizpide Euskaltegiarekin batera euskara eta euskal kulturaz ikasteko ikastaro bereziak antolatu ziren.

Ameriketako Estatu Batuetatik etorritako gazteek euskal dantza eskolen eskaintza indartzeko interesa agertu zuten; izan ere, haientzat euskal dantza beren euskal nortasunaren adierazlerik garrantzitsuenetakoa da. Eskaera horri erantzunez eta dantzak gazteen prestakuntzan dituen onurak eta euskal kulturara sartzeko eskaintzen dituen aukerak aintzat hartuta antolatu zen 2024an Ateak Ireki Dantzan – Dancing Uda Ikastaroa. Gainera, Goierriko gazteek ere parte hartu zuten ikastaroan, eta euskal dantzaren bidez harremanak sortu eta sendotzen hasi ziren.

Uda Ikastaro honetan, alde teorikoa eta praktikoa jorratuko dira, eta ingelesa eta euskara erabiliko dira nagusiki. Euskal dantzako irakasle adituek eskainiko dituzte saio nagusiak, eta dantzak euskal festa baten testuinguruan bizitzeko aukera ere emango die ikasleei. Ikastaroa euskal dantzako irakasleen etengabeko formakuntzara zuzendutako Dantzan Ikasi programarekin batera antolatzen da; Gipuzkoako Foru Aldundiaren programa da berau, 15 urteko ibilbidea duena.

Informazio gehiago

 

Local

Igartzako jauregia eta kiroldegia
Beasain, Gipuzkoa 019 España