Aurrez aurre eta online.
Ikastaro honek egungo irakurleen eta etorkizunekoen prestakuntza sendotu nahi du, eta horretarako, euskararen eta euskal kulturaren jakintza arlo ezberdinetako adituak gonbidatu ditugu, aurreko urteetako bide beretik.
Azalpena
Euskara eta euskal kultura nazioartean sustatu eta hedatzea du helburu Etxepare Euskal Institutuak. Gaur egun, 35 irakurletza ditu Euskal Herritik kanpoko unibertsitateetan, eta horietan euskara eta euskal kulturako 29 irakasle ari dira lanean. Horiez gain, 12 katedra ere sortu ditu beste horrenbeste unibertsitatetan. Ikastaro honek egungo irakurleen eta etorkizunekoen prestakuntza sendotu nahi du, eta horretarako, euskararen eta euskal kulturaren jakintza arlo ezberdinetako adituak gonbidatu ditugu, aurreko urteetako bide beretik. Hortik Bikaintasuna Euskal Ikasketetan XV izenburua.
Aurtengoan, ikastaroa bertatik bertara edo online jarraitu ahal izango da, eta gure jardunean euskara nola edo nondik kontatzen dugun galderari erantzuten saiatuko gara, moderno den horretatik kontatzen ote dugun ala tradiziora jota bakarrik. Modernoa al da euskara?
Helburuak
Jarduera nori zuzenduta