Kultur kudeaketa eta kulturaren arloko administrazio jarduera errealitate beraren bi aurpegi dira. Botere publikoek kultur eragileen laguntza behar dute beren kultur politikak gauzatzeko; eta kultur eragileek botere publikoen bultzada behar dute beren proiektuak bideragarriak izan daitezen. Elkarreragin horrek proban jartzen du Administrazioaren legeria eta jarduna, bai eta kulturaren eremu heterogeneora egokitzeko gaitasuna ere.
Hala, Uda Ikastaro hau topagune gisa proposatu da, Administrazioko eta arlo pribatuko pertsonek kultur kudeaketarekin lotutako hainbat puntu azaltzeko topagunea. Mahai-inguru bat ere egingo da, bertaratutakoek ere parte har dezaten.