Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Ura bere bidean 2025: entsegu orokorra» (urriak 23)

octubre 23

Sarrerak agortzeko aurreikuspenaren aurrean, urriaren 23ko osteguneko Ura 25 entsegu orokorra ere irekiko dute, komunitateko pertsonak bertaratzea ahalbidetzeko helburuarekin. Entsegu orokor horrek kontzertuen dinamika bera izango du, eta, behar izanez gero, geldialdi artistiko edo teknikoren bat egiteko aukera egongo da.

Urriaren 24an eta 25ean, 24 talde eta artista arituko dira Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin batera Ura Bere Bidean kontzertu sinfonikoan, tartean Evaristo (La Polla Records, Gatillazo…), Leire Martinez (La Oreja de Van Gogh) eta Ariel Rot (Tequila, Los Rodriguez). Gainera, «Elektrizitatea» kantuaren 25. urteurreneko bertsioa ere joko dute.

Hain zuzen ere, Sukena, Bengo, Neomak, Janus Lester, Anne Lukin, Maren, Bulego (Tom Lizarazu), Nogen, Olatz Salvador, Süne, Xabi Solano, Gatibu (Alex Sardui eta Haimar Arejita), Zea Mays (Aiora eta Piti), Betagarri, Mikel Urdangarin, Eñaut Elorrieta, Leihotikan, Gozategi, Latzen (Aitor Uriarte) eta Pier Paul Berzaitz izango dira, Ariel Rot, Leire Martinez eta Evaristoz gain.

Bi emanaldietarako salgai jarri zituzten sarrera guztiak aurresalmentan saldu ziren, baina espazioa doitu dute eta 900 sarrera gehiago jarriko dituzte salgai urriaren 24ko eta urriaren 25ko bi kontzertuetarako. Gainera, 2.500 sarrera erosi ahalko dira entsegu orokorrerako.

Sarrerak Ura Bere Bidean komunitatea osatzen duten pertsonek erosi ahalko dute lehenago, apirilaren 10ean 15:00etatik aurrera, eta publiko orokorrak biharamunean, apirilaren 11n, 10:00etatik aurrera. Komunitatean izena emateko, www.uraberebidean.eus webgunean sartu behar da.

Ura Bere Bidean proiektuaren (Ura BECeko kontzertua eta Gasteizko kontzertu korala) BECeko kontzertuak goia jo duelakoan –ez dute egun gehiagotan egitea aurreikusi–, antolatzaileek iragarri dute «beste kontzeptu bat prestatzen» ari dela.

 

 

 

Local

Bizkaia Arena – BEC
Ronda de Azkue, 1
Barakaldo, Bizkaia 013 España