
Urban Morphologies fotoliburuaren aurkezpena egingo da. Bertan izango dira Jon Gorospe argazkilaria eta argitalpenaren egilea, eta Juanjo Justicia (underbau) diseinu grafikoaren arduraduna.
Urban Morphologies-ek Jon Gorosperen ibilbidearen zati bat jasotzen du, hirietako hirigintzak eta arkitekturak gure bizimoduak nola baldintzatzen dituzten hausnartzeko beharrezko espazio batean kokatzen dena. Praktikaren bidez, hiri-ingurune garaikidearen irakurketa kritikoa proposatzen du, egitura fisikoen multzo gisa ez ezik, banakako eta taldeko esperientzian zuzenean eragiten duen sistema gisa ere ulertuta.
San Telmo Museoarekin eta Gabriela Cendoya Bergareche Collectionekin lankidetzan egindako jarduera.