
Bere belaunaldiko musikari moldakorrenetariko bat da Caine. Jazzean eta musika klasikoaren artean hazi zen, eta horri esker oso gaztetatik aritu zen Philly Joe Jones, Joe Henderson edo Don Byron bezalako maisuekin. Bere hirukotean dira rhythm & blues-aren indarra, gospel-aren arnasa, jazz askeena eta musika garaikidearen ñabardurak elkartzen dira, guztien artean soinu berezi eta harrigarri bat osatuz.
Kontzertu berezia, tradizioaren eta modernitatearen artean zubiak eraikitzen dakien sortzaile baten unibertso musikalean sartzeko gonbitea.