2025eko Urmuga jaialdiaren barne.
Urmuga, Euskal Herria mendebaldetik ekialdera lotzen duen jaialdia, uztailaren 11tik 31ra egingo dute aurten, Angulo menditik hasi eta Santa Graziraino.
Ohi bezala, mendi ibiliak eta musika emanaldiak, 25 kontzertu (Et Incarnatus orkestra, Eñaut Elorrieta, Alaitz eta Maider, Janus Lester…), uztartuko ditu Urmugak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Nafarroa Beherea eta Zuberoa zeharkatuta.
Uztailaren 28an, Iratiko Oihanan, kamara kontzertua egingo da Et Incarnatus boskotearen eskutik: «Menditik Itsasora, Dantzan«
Mendibeko Herriko Etxearekin elkar lanean.