
Denontzat
Rogelio Botanz katautoreak, jaiotzez legazpiarra eta adopzioz kanariarra, Percuteras de Garaldea taldearekin kolaboratu ohi du, Kanariar Uharteetako musika, instrumentu tradizionalak eta silbo gomeroa integratuz material birziklatuetatik sortutako perkusioekin. Rogelio aitak ere parte hartuko du, eta Alaitasuna errondailak omenaldi txiki bat eskainiko dio azken honi.