Bizkaiko kostaldean girotutako eszenak dituzten margolan ugari sortu zituen Valentín de Zubiaurrek, eta 1914ko data duen margolan honetan, “itsasoaren biktimak” oroitzeko eta omentzeko antolatutako zeremonia zibil bat irudikatu zuen. Zeremonia horretan, komunitate osoa bilduta agertzen da ekitaldi erritualaren inguruan, solemnitatez, baina inolako boatorik gabe. Hitzaldiak 1919an museoaren bilduman sartu zen margolariaren ekoizpenaren funtsezko lan hau aztertzen du.