Vareria Ros eta Ignatius Farray azaroaren 15ean Euskalduna Jauregian arituko dira.
Salamancan Komunikazio Audiobisualean lizentziatua da eta Madrilgo TAI Eskolan zinema eta telebistarako Antzezpen ikasketak egin ditu. Bi prestakuntza horiek zineman, telebistan eta irratian lan egiteko aukera eman diote. Hala ere, bere Doctora Amor ikuskizunean bestelako bidea hartu du: maitasunari buruzko kontsultategi bat sortzen du, talde-terapia baten antzekoa, non saio bakoitzean beste pertsona batzuen maitasun-bizitza konpontzen saiatzen den. Inprobisazioa, txisteak eta barreak ziurtatzen dituen ikuskizuna da, beti ustekabean harrapatzen gaituen komiko baten aholkabide zoroekin.
Tenerifeko komikoa da, duela 20 urte STAND-UP munduan hasi zena eta ordutik Espainia osoan zehar bira egiten jarraitzen duena. Jende askok ezagutzen du Cadena SER irrati-katean David Broncano eta Héctor de Miguelekin batera egin zuen La vida moderna saioagatik; baina, gainera, Temas de Hoy argitaletxerako hiru liburu idatzi ditu eta bere bizitzari buruzko El fin de la comedia telesailean protagonista izan zen, Emmy sarietarako izendatua izan zen ekoizpenean. 2024an, Madrilgo Carlos III Unibertsitatean, dramaturgo eta zuzendari Juan Mayorgak gidatutako Antzerki Sorkuntzako Masterra egin zuen. Halaber, Carles Francinoren A vivir irratsaioan kolaboratzen du. Oraindik ezagutzen ez dutenentzat: gustuko duzu edo ez, ez dago erdibiderik; hortaz, hobe duzu zuzenean etorri eta zeure kabuz egiaztatzea.