Klasikoetara itzultzen gara, interpelatzen jarraitzen gaituztelako, gizakiaren gatazka betierekoez eta konponezinez hitz egiten jarraitzen digutelako. Pablo Remón dramagile eta zuzendariaren antzerki-proiektu berezi honek testu klasiko bat berreskuratzen du: Anton Txekhoven Osaba Vania, erantzun gabeko maitasunaren eta denbora igarotzeari buruzko gogoeta interesgarria.
Gainera, Vania x Vania bi obrek osatutako proiektua da. Bi hurbilketa desberdin testu berera, bi bertsio berri eta originaletan berridatzia, estilo erabat desberdinetan. Bi obra independente, aktore berberek antzeztuak -Javier Cámara, Juan Codina, Israel Elejalde, Marta Nieto, Manuela Paso eta Marina Salas-.