Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Variety»

junio 11

ZIKLOA: Klasikoak, modernoak eta bitxiak. Zinemaren historia feministak

80ko hamarkadako New Yorkeko underground zinemako kultuko film hau zuzendariaren opera prima da. Film honetan garaiko pertsona ospetsuek parte hartu zuten, tartean Tom DiCillo zinemagileak, Kathy Acker idazleak, John Lurie musikariak eta Nan Goldin argazkilariak. Times Square inguruan, zinema-areto porno bateko leihatilan hasten da lanean Christine, eta berehala nabarituko du halako lilura berezia lekuarekiko eta bisitariekiko.

Fitxa teknikoa:

  • Erresuma Batua-AEF-AEB.
  • Zuzendaritza: Bette Gordon.
  • Ekoizpena: Renée Shafransky / Variety Motion Pictures, Channel Four Television, ZDF.
  • Gidoia: Kathy Acker, Jerry Delamater, Peter Koper, Nancy Reilly.
  • Argazkia: Tom DiCillo, John Foster.
  • Musika: John Lurie.
  • Muntaketa: Ila von Hasperg.
  • Antzezleak: Sandy McLeod, Will Patton, Richard Davidson, Luis Guzmán, Nan Goldin.

 

Local

Tabakalera – (Erakusketa gela nagusia)
Andre Zigarrogileen plaza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España