«Viaje a Oz, el musical» Frank Baumen klasikoaren bertsio eguneratu dibertigarria da.
Dorak marrazki zoragarriak egiten ditu. Mitxoleta-zelai ikusgarriez gain, txorimalo dibertigarriak, kontserba-latazko gaztelu originalak eta lehoi-pelutxe barregarriak margotzea gustatzen zaio. Celia, irakasle berria, iritsi zen egunean ohartu zen lamina haiek liburu berezi batetik ateratakoak ziruditela. Egun hartan, klasetik irtetear zeudela, ustekabeko tornado bat iritsi zen, ikasgelan gotortu zituena, eta itxaronaldi horretan Dorak sortutako istorioa irakurtzen dute.
Tornadoaren indarrak irudimenezko mundu batean eramango gaitu, paisaia zoragarriekin eta pertsonaia fantastikoekin, Doraren ziurtasunik ezak gorpuztuko dituztenak, benetan nahi izanez gero bere ametsa lortzea eragotz diezaiokeen ezer ez dagoela erakusteko.
Fitxa artistikoa: