
Vienako Urteberriko Kontzertuaren espiritua Baluartera iritsiko da. Musikvereinetik laurogeita hamar herrialde baino gehiagotara emandako gala ospetsutik egun gutxi batzuetara, Vienako ekitaldi ospetsuko musikari protagonistek Strauss dinastiaren errepertoriorik festazale eta distiratsuena interpretatzen dute zuzenean.
Vienako Orkestra Filarmonikoko kideek soilik osatzen duten Philharmonic Ensembleak dotoreziaz, tradizioz eta birtuosismoz beteriko gaua eskainiko du Areto Nagusian. Konpas bakoitzak Vienako alaitasuna, itxaropena eta xarma nahastezina ekarriko ditu gogora. Bals-en, polken eta martxen freskotasunarekin, publikoak bi bitxi hilezkorrekin amaitzen den bidaia musikal bat biziko du: Danubio urdina eta Radetzky Martxa ospetsuak.
PROGRAMA