
Moldeak hautsi eta arauak urratu zituen poeta bikain baten bizi-ibilbidea.
Miguel Hernándezen bizitza kontatzea beti da abentura bat; eta hala da, haren profilak moldeak hausten dituelako eta arauak eta estatistikak urratzen dituelako. Zinez ezohiko kasua da idazle eta gizon honena. Izan ere, haren kontakizun biografikoa eraikitzearen atzean, erreskatatzeko- eta hondakinak kentzeko lana dago, eta hura bandera, martiri eta poeta-ahuntzain tristea bihurtu zuten topikoetatik urruntzekoa. Ikuskizun honek egoera naturalera itzuli nahi du gizona, bizitzaren militante sutsu izatera, kondairarik gabe; eta publikoa poeta horren bizi-ibilbideaz maitemindu nahi du, hamabi urtean (besterik ez) bere lanbidea justifikatzea lortu zuen eta etorkizuneko editoreei hitz bedeinkatuz jositako lau mila orrialde eman zizkien poetaz.
Miguel Hernández oso gazterik hil zen; baina, 31 urtean, aurrekaririk gabeko ibilbidea marraztu zuen literatura garaikidearen historian. Antonio Buero Vallejok esan ohi zuenez, beharrezko poeta bat izatea lortu zuen, garai nahasi hartan, bi zatitan banatua harentzat, alde batetik, Errepublikaren sei urteak zeuden, desengainuak eta promesak, eta, bestetik, frankismoak betikotutako borroka gogor eta kartzeletako beste sei. Pep Tosarrek proposatzen digun ikuskizun honek eutsi egiten dio haren zigilu nahastezinari, eta «diziplina anitzeko» formatuaren alde egiten du; hau da, gitarra, ahots kantatua, interpretazioa, dantza garaikidea eta bideo dokumentala uztartzen ditu.
Ficha artística: