
VillaSoundBilbao (VSB) jaialdiaren VI. edizioak baditu aukeratutako 12 talde eta bakarlariak. Horiek apirilaren 17tik 25era bitarteko barikuetan eta zapatuetan arituko dira VSB Festen, Bilborocken, 20:00etatik aurrera. Sarrera doakoa izango da edukiera bete arte. Taldeak gaur aurkeztuko dira 20:00etan Bilborocken. Ekitaldia Silitia-ren kontzertu batekin itxiko da. Talde horrek ibilbide arrakastatsua egin du, VSBko I. edizioan saritua izan ondoren, eta Son Estrella Galiciaren eskutik helduko da. Sarrera ere librea izango du, edukiera bete arte.
Urtero egiten den jaialdiaren helburua da 16 eta 35 urte arteko gazteen musikako sorkuntza-lanak sustatzea. Guztira 116 taldek eta bakarlarik eman dute izena VSBren VI. edizio honetan: 78 talde Bizkaikoak dira; 26 talde Gipuzkoakoak; 11 Nafarroakoak eta 1 Arabakoa.
VSB FEST-eko kontzertuetarako aukeratutako taldeak (Bilborocken):
Apirilaren 17an (barikua):
Apirilaren 18an (zapatua):
Apirilaren 24an (barikua):
Apirilaren 25ean (zapatua):
Apirilean, epaimahaiak hautatutako 12 talde eta bakarlari horiek VSB MENTORING prestakuntza-programan parte hartuko dute. Programa hori hainbat adituk emango dute eta gai hauek landuko dira, besteak beste: marketing-a eta komunikazioa (Musika Bulegoaren eskutik), egile eskubideak (SGAE Fundazioaren eskutik) eta booking-a, birak eta produkzioa.VSB Fest-en kontzertu-fasearen ondoren, epaimahaiak horietako 6 aukeratuko ditu mentoring pertsonalizatua eta estudioko saio bana emateko. Maiatzean eta ekainean izango dira.
Azkenik, VSB Sariak ekitaldian, maiatzaren 2an Bilborocken, VSB25 TOURRA zein taldek edo bakarlarik egingo duen iragarriko da. 3 kontzertuko bira izango da, Son Estrella Galicia zikloaren barruan. Era berean, ekitaldi horretan, Musika Bulegoa, SGAE Fundazioa edo BIME bezalako babesleek emandako gainerako aipamenak jakinaraziko dira, eta ekitaldia amaitzeko talde gonbidatu ospetsu baten kontzertua egongo da (egoki denean iragarriko da). Sarrera librea izango da, edukiera bete arte.