Pauxa pailaza bat da, eta Zentro Medikoko larrialdietan bere txandaren zain dagoen bitartean, badirudi nor dagoen okerren ikusteko lehian ari dela. Ikusleak konplizetzat eta eragozpen kronikoen lekukotasuntzat hartzen ditu, berak badakielako zer esango dioten. Berea nerbioen kontua dela. Pauxak umorez eta samurtasunez aurkezten digu berak nola ikusten duen estresa, argaltzeko dietak, etxekoandrearen neurosia, ginekologoarengana ezinbestean egin beharreko bisita, automedikazioa eta abar… Emakumeek osasunarekin duten harremana hartzen du erreferentziatzat proposamen ludiko horrek.
Adina: +18 urte.