Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Visiones cuánticas» erakusketa (Hibridalab)

septiembre 5 - octubre 10

Tabakalerak aparteko balantzearekin itxi du Visiones Cuánticas (Ikuspegi kuantikoak) erakusketa. Izan ere, joan den otsailean ireki zenetik, 18.000 bisitari baino gehiago izan ditu. Proposamen honek fisika kuantikoa hainbat ikuspegi artistikotatik jorratu du, eta Tabakalera «Artea, zientzia, teknologia eta gizartea» arloan erreferentziazko erakunde gisa sendotu duen egitasmoetako bat izan da, azken 5 urteetan Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bultzatzen duen lan-ildo estrategikoa.

Erakusketa Arts at CERNeko zuzendaria izandako Mónica Bellok komisariatu du eta nazioarteko hamaika artistaren lana bildu du; horien artean dago Jaione Camborda, 2023ko Donostia Zinemaldiko Urrezko Maskorraren irabazlea. Visiones cuánticas-ek perspektiben kaleidoskopio baten moduan birplanteatu du mundu fisikoa, Abelardo Gil-FournierLibby HeanyMarina Rosenfeld eta Semiconductor artisten parte-hartzearekin, besteak beste.

Erakusketa Tabakaleraren, CERNen (Arts at CERN bidez) eta Donostia International Physics Centeren (DIPC) arteko lankidetzaren emaitza izan da, Tekniker, Basileako HEK (Haus der Elektronischen Künste) eta Eindhoveneko MU Hybrid Art Houseren laguntzarekin. Azken bi erakunde horietara joango da 2025eko abuztuan eta abenduan, hurrenez hurren.

Parte-hartze zabala jardueren programan 

Publikoaren harrera bikaina izan da, ez bakarrik erakusketa-aretoak hartu dituen bisitari ugariengatik, baita Tabakalerak diseinatutako programa publiko eta hezkuntza-programa zabalean izan den parte-hartze handiagatik ere. 2.158 pertsonek baino gehiagok parte hartu dute kuantika aztertzeko bide ugari eskaini nahian antolatu diren hitzaldi, bisitaldi eta mahai-inguruetan, artista, zientzialari eta kuantikako adituekin. Rocío Vidal (La Gata de Schrödinger) eta José Luis Crespo (Quantum Fracture) dibulgatzaile adituek eta Rainer Blatt fisikariak, besteak beste, are gehiago aberastu dute programazioa. 

Visiones cuánticas EAEn zehar ibiliko da

Visiones cuánticas erakusketak fisika kuantikoari buruzko dibulgazio-espazio berritzaile bat izan du —Morgancrea sorkuntza-estudioak diseinatua DIPCrekin lankidetzan—. Espazio hori erakusketaren parte da eta kontzeptu konplexuak publikoari hurbiltzea lortu du, modu irisgarri eta bisual batean.

Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren babesari esker, Visiones cuánticas dibulgazio-espazioaren ibiltaritza sustatu du Tabakalerak, 2025eko irailetik abendura bitartean Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat lekutara joan dadin.

Ibilbidea Gasteizen hasiko da, Hibridalaben, eta bertan egongo da erakusketa-gunea irailaren 5etik urriaren 5era. Ondoren, Alhóndiga Bilbao – Azkuna Zentroan instalatuko da, urriaren 10etik 26ra, eta azkenik, Bergarako Laboratoriumera iritsiko da urriaren 29tik abenduaren 14ra, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen eta Proeiktu Estrategikoetako Departamentuaren lankidetzari esker.

Leku horietan guztietan familiei eta ikastetxeei zuzendutako tailerrak egingo dira, eta jarduera horiek Naukas Kids bezalako ekitaldietan ere egingo dira. Horrek guztiak Visiones cuánticas erakusketaren eta Tabakaleraren irismena eta eragina lurraldean zabaltzea ahalbidetuko du. Ibiltaritza honekin indartu egiten da Tabakalerak sustatzen diharduen erakundeen arteko lankidetza-eredua (dagoeneko Guggenheim Bilbao Museoa bezalako erakundeekin aurrera eramandakoa) artearen, zientziaren, teknologiaren eta gizartearen arteko gurutzaketa sendotzea helburu.

 

Local

San Agustin Kultur Gunea – (Hibridalabeko auditorioan (Miguel de Unamuno Hiribidea, 1 ? Comandante Izarduy izkina. Unibertsitateko campusaren gunea).)
San Agustinalde, 12
Durango, Bizkaia 027 España