
Foru Jauregiaren 125. urteurrena dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiak azaroan bisita musikatuak eskainiko ditu bertan.
60 minutuko ibilbidea egingo da, eraikin berezi horren leku adierazgarrienak ezagutzeko (beiratea, bilera-aretoa, ispiluen aretoa eta harrera-aretoa), arkitektura historikoa eta zuzeneko musika bat eginda. Urteurrena ospatzeko esperientzia bikain hori doan izango da, honako hauen partaidetzarekin: Bilboko Koral Elkartea, umeen abesbatza, Marion Desjacques harpa-jotzailea, Marta Ubieta sopranoa eta Abesbatza Sinfonikoa.
Datak eta ordutegiak:
Pertsona-kopurua: 60 pertsona bisita bakoitzean.
Izen-ematea: Gehienez pertsona 2 inskripzio bakoitzeko.
Bisitaldiak ordubete inguru irauten du; oinez egingo da Foru Jauregian zehar, eta emanaldiak egongo dira barruko zenbait lekutan.