Otsailaren 21ean Vittersweet abeslari eta konpositorearen eskutik emango diogu hasiera Getxo Live jaialdiari, rap, rhythm&blues, soul eta baita UK garage ere nahastuz eta pop pintzelkadak eginez. Ondoren, Txerri Ugerrak datoz riff kiskalgarriak, letra sendoak eta gainezka egiten duen energiarekin, Nu-Metalaren intentsitatea eta Hardcore basakeria uztartuz. Azkenik, Skimales taldearen rock eta umore doinuek emango diote amaiera lehen eguneko programazioari.