2025eko Vitoria-Gasteizko Ipuin Literarioen Nazioarteko Jaialdia martxoaren 11tik 15era bitartean izango da.
Ignacio Aldecoaren Mendeurreneko egitaruarekin lotuta.
Ipuina, genero literario gisa, inoiz baino biziago dago. Ia argitaletxe guztiek beren katalogoetan eskaintzen dute. Irakurleek generoarekiko zaletasuna adierazten dute. Idazleek ez diote inoiz utzi hura lantzeari. Eta Euskal Herria, gainera, potentzia bat da ipuinaren arloan.
Gasteizko Ipuin Literarioaren Nazioarteko Jaialdian, ipuin garaikidearen maisu-maistra handiek XXI. mendeko lehen laurden honetan ipuinaren goraldiaren gakoak argitzen lagunduko digute. Izen klasikoek lagunduko dute ibilbide literario honetan, Ignacio Aldecoa gidari eta anfitrioi dutela.