
Duela urte bete baino gutxiago Vogue tailerra egin zen Baratza Aretoan Kiki house of Anunakiko Anuar eta beste batzuekin, eta, oraingoan, Trishawna Woods izango da bertan, SHUA GROUPetik.
Tailer honek Vogue Femme-ren elementu zentralen azterketa sakona eskaintzen du. Hainbat ariketa eta jarduera interaktiboren bidez, dantzariek beren trebetasunak indartuko dituzte bira eta dipetan, performancean eskuekin, performancean lurrean eta pasabidean.
Saioa amaitzeko, batailarako prestakuntzari buruzko ikuspegia emango da, 10 segundorekin, bataila-simulakroak eta bataila-taktika praktikoak. Horrela, parte-hartzaileek beren jarduna lurrera eramateko behar dituzten tresnak eta konfiantza izango dituzte.
Gauean, Vogue gaua izango da Bar Satéliten eta pintxada sorpresa egongo da. Aurrekoetan bezala, espazio segurua sortu nahi da Vogueatzeko, inprobisatu, gozatu eta komunitatea sortzen jarraitzeko, tailerreko parte hartzaileekin eta animatu nahi duen guztiarekin.
Tailerretan izena emateko salabaratza@gmail.comera idatzi.
Prezioak Voguerako 40, 20 euro edo borondatea izango dira (egin ahal edota nahi duzun neurriko aportazioa).
*Tailerra irekia da argi izanda nora zatozen. Pertsona guztiak ongi etorriak dira, baina ez jarrera guztiak.